Kaixo URGOZO ITE bazkideok:
Urte berriarekin lizentzia berritzeko unea heldu da. Aurten Federazioak aldaketa batzuk egin ditu, batetik, tramitazio prozedura errazteko, eta bestetik, lizentziaren prezioa bera igotzeko (ikusi erantsitako Federazioaren komunikatua pdf formatuan).
Kirolari lizentziaren prezioa 2022 urtean 160 €koa izango da, eta RFEC plataforma erabili beharko da aurten, lizentziak izapidetzeko.
Pertsonak berak lizentzia eskatu ahal izateko federazioaren web gunean erregistratu beharko da, eta klubak aldez aurretik baimena eman beharko dio; horretarako, klubetik bidaliko dizugu jakinarazpen bat, zuen datu pertsonalen erabilpena baimendu dezazuen.
Beraz, 2022ko lizentzia berriztu nahi duenak, korreo honi erantzun beharko dio, izen-abizenak emanez, urtarrilaren 10a baino lehen.
Lehen aldiz lizentzia egitea edo berritzea eskatuko duzuen pertsona guztiei plataforman eman beharreko pausoen berri emango dizuegu prozedura amaitzeko. Hala ere, norbaitek tramitea egiteko zailtasunak balitu, zuzendaritza-batzordetik lagunduko genioke.
Aurten, Federazioaren kontu korrontearen zenbakian banku-transferentzia bidez ordaintzeko aukera izateaz gain, kreditu-txartelaren bidez ordaintzeko aukera ere ematen du plataformak.
Bestalde, Federazioak jakinarazi digunez, urtarrilaren 10era arte ez dira zikloturismo-lizentziak izapidetzen hasiko. Izan ere, kezka baduzue ea egun horietan aseguratuta egongo ote zareten, jakin behar duzue urtea amaitu eta hilabete luzatuko dela aseguruaren indarraldia.
Zuen eskaeren zain.
Badaezpada, federazioaren esteka utzi dizugu, baina lehen urratsa korreo honi erantzutea da, lizentzia berritu nahi duzuela adieraziz.
Lizentzia tramitatzeko eremu pribaturako sarbidea / Acceso a la zona privada para tramitar la licencia:
https://fvascicli.eus/index.php/es/smartweb/seccion/login/euskadi
Zornotzan, 2021eko abenduaren 30ean
Aitor Loroño
Lehendakaria